Elkar Hezik elkartrukea egingo du Holandako Mill-Hill ikastetxearekin

Mireia Bikuña 2009ko urriaren 13a

Azken urteotan gogor lan egin ondoren, gaurtik hilaren 24ra arte, Elkar Heziko eta Holandako Mill Hill College-ko ikasleek eta irakasleek elkartrukea gauzatuko dute. Herbeheretako 24 ikaslek eta bi irakaslek aste osoa egingo dute Elkar Hezikoekin bizitzen eta ikasten.

Ikasturterako duten helburua da bi herrialdeen arteko ezberdintasun eta berdintasun kulturalak zehaztea. Gainera, bi herrialdeek Europar Batasunean duten eragina aztertuko dute.

Eskolak eta irteerak

Hori guztiori gauzatzeko, Herbeheretako ikasleek euskara eskolak jasoko dituzte. Gainera, ingelesezko eta gaztelerazko eskolak batera emango dituzte. Era berean irteerak egingo dituzte; besteak beste, Donostiara, Aizkorrira eta Arantzazura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak