Elkar Hezi ikastetxeak hainbat ekintza eta hitzaldi antolatu ditu abendurako

Miren Arregi Amasorrain 2007ko abe. 5a, 10:48
Elkar Hezi ikastetxeak, abenduan zehar gauzatuko diren hainbat ekintza, ikuskizun eta hitzaldi antolatu ditu. Besteak beste Gobernuz Kanpoko Erakundeen hitzaldiak, Gorakada taldearen Robin Hood ikuskizuna edota Gabonetan ohikoak diren ekintzak. Hitzaldiak abenduaren 13an hasiko dira. Egitarau beteaz gozatu ahalko dute, Elkar Heziko ikasleek abenduan zehar.

Gobernuz Kanpoko Erakunde desberdinen lana ezagutzeko aukera eskainiko dute. Hitzaldiak abenduaren 13an hasiko dira.

Felix baltistan fundazioa

Felix Baltistan Fundazioaren hitzaldia da Elkar Hezik abendurako antolatu dituen ekintza guztietatik lehenengo egingo dena.
Felix Baltistan Fundazioaren lanak, Matxuluko herritarrei garatzen laguntzeko azpiegiturak eta baliabideak eskaintzean datza; Matxulu eta inguruko herrietako biztanleei laguntzen die fundazioak, haien eguneroko bizitzako oinarrizko premiak hobetzen saiatuz; hezkuntza, nekazaritza, azpiegiturak...
Felix Baltistan fundazioaren gaineko hitzaldia abenduaren 13an izango da 11:00ak eta 12:30ak bitartean, Elkar Heziko Lehen Hezkuntzako aretoan. Hizlaria Alberto Iñurrategi da eta  Matxuluko ureztatze sistema berriaren gainean jardungo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak