Elikadura osasungarriaren gaineko ikastaroak egingo dituzte

Mireia Bikuña 2009ko urriaren 22a

Elikadura makrobiotikoan esperientzia duen Isabel Moreno izango da irakaslea. Interesatuek 943 78 30 60 edo 658 71 90 89 telefonoetara dei dezakete izena emateko edo informazioa eskatzeko.

 Lehen ikastaroa urriaren 31n egingo dute. Teoria eta praktika landuko dituzte, eta bazkaria ere egingo dute. Abere-proteinaren eta proteina begetalaren arteko abantailak eta bien arteko ezberdintasunak azalduko dituzte. Hurrengo ikastaroak azaroan, urtarrilean, otsailean, martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean egingo dituzte. Ikastaro guztietan parte hartzen dutenei %15eko beherapena egingo diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak