Ekintza ugari Oñatiko Institutuak antolatu duen kultur astean

Maider Arregi 2006ko abenduaren 12a

Abenduaren 15etik 22ra bitartean makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango da. Hona hemen antolatu duten egitarau zabala:

Abenduak 15, ostirala

18:00: Gaztaina erre jana plazan. Guraso Elkarteak antolatuta 4 DBHko ikasleak lagunduta.

Abenduak 16, larunbata

17:00:  Poxpolo eta Mokolo Pailazoak Zuazolako zine aretoan. Errekaldeko Guraso Elkarteak antolatuta.

Abenduak 18, astelehena

19:30: Alberto Iñurrategiren "Gure  Himalaia"  Zuazolako zine aretoan. Ikasleentzako emanaldia 14:30ean.

Abenduak 19, asteartea

11:15: ETC antzerkia. English Theatre Company.
Zuazolako zine aretoan.

Abenduak 20, asteazkena

11:00: Amaia Goitiaren diapositiba emanaldia: "Elkartasun Esperientzia munduan zehar ". Zuazola zine aretoan.

12:00: Bertso Saioa : Amets Arzallus , Sustrai Kolina
Pertxi eta Pasku (oñatiarrak).

Abenduak 21, osteguna

14:30: Film emanaldia euskaraz Zuazolako zine aretoan.
Aurretik Ikastetxeko Eztaukou musika taldearen emanaldia.

Abenduak 22, ostirala

09:00: Aurtengo azken klase eguna: Playbaka, karaokea, lehiaketak, antzerkia, musika… Zuazolako zine aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak