Ehun bat lagun elkartu dira Eteon Sustrai Colinarekin eta Amaia Agirrerekin egin duten bertso bazkarian

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abe. 3a, 16:06
Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalerako sailkatu den Sustrai Colinak esan du %101 eman nahi duela abenduko 13ko finalean.

Euskararen eguna dela-eta urtero hainbat ekitaldi egiten dituzte Oñatiko Eteo fakultatean. Taloak egin dituzte goizean, bertso bazkaria eguerdian eta poteoa dute iragarrita arratsalderako. Aurten, Sustrai Colina eta Amaia Agirre bertsolariekin egin dute urteroko bazkaria. Ehun bat ikasle elkartu dira fakultateko tabernan bazkaltzeko.

Colina finalerako prest

Hilaren 13rako final handirako irrikaz aurkitu dugu Sustrai Colina. Pozik dago txapelketako kanporaketetan emandakoarekin, eta 'erakusleiho' handirako prest dagoela adierazi digu. "Nire ustez egin ditudan finaletatik honetara iritsiko naiz maila onenarekin", esan du. Zortzikote polita dela uste du, eta edozein izan daitekeela txapela eskuratzeko gai. Ez du faboritorik. "Andonirekin batera aritzen gara plazaz plaza, eta guztiok dakigu zein maila onean dabilen Andoni. Baina finala egun bateko kontua da, eta nire ustez olatua ondo hartzearen kontua da hau. Goizean olatuak ondoen hartzen dituenak eramango du txapela".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak