Horren bitartez, herritarrek azpiegitura horiek duten kostua estaltzen lagunduko dute. Baina trukean plakek sortutako dibidenduak eskuratuko dituzte; Aldundiko adituen esanetan, %10eko errentagarritasuna izango dute akzio horiek.
Plaken 20.540 metro koadro
Aldundiaren asmoa da aipatutako lau herrien artean guztira plaka fotovoltaikoen 20.540 metro koadro banatzea; horiek guztiek 990 kilowatio energia sortuko dituztenaren aurreikuspenak dituzte.