Eguzki energia fotovoltaikoz hornitutako gela Larrañan

Mireia Bikuña 2009ko mai. 22a, 18:17
Ekigunea delako gela sortu dute Larraña Institutuan. Ikasgela autonomoa eguzki energia fotovoltaikoz hornitzeko 12 eguzki plaka jarri dituzte institutuaren kanpoaldean. Bestalde, gelako hornidura ez ezik argiztapen guztia eraberritu dute, kontsumituko dutena ekoizteaz gain, baita aurrezteko ere.

Larraña Institutuak energia fotovoltaikoz hornitutako ikasgela autonomoa aurkeztu zuen aurreko astean.  Hain justu ere, Ekigunea delako ikasgela. Aurkezpen ekitaldian egon ziren Larraña Institutuko zuzendari Kepa Altube, eta zuzendariorde Eduardo Sudupe, eta Ekain enpresako ordezkari Fernando Bengoetxea.

Arrakastatsua

Proiektua aurrera eroateko, Foru Aldundiaren Sarbideak egitasmoaren barruan martxan jarritako ikastaroaz baliatu dira Larrañakoak. Ikastaroa martxoa eta apirila artean eman dute, eta guztira 15 langabek parte hartu dute energia fotovoltaikoaren gaineko ikastaroan. Arduradunek esan zuten, Debagoienean, baina batez ere Oñatin, energia berriztagarrien inguruan dagoen interesaren adierazle dela ikastaroak izandako arrakasta. "Langabe askok eman zuten izena; hain justu ere, gehienezko ikasle kopuruaren bikotzak. Batzuk ikastaroa egin barik geratu dira", esan zuen prentsaurrekoan Larrañako zuzendari Kepa Altubek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak