Egunkaria auziko epaiketaren kontra daudenekin argazkia

Mireia Bikuña 2009ko azaroaren 23a

Oñatiko taldekoek epaiketaren kontra dauden herritarrak, elkarteetako ordezkariak, eta eragileak argazki batera gonbidatu gura dituzte. Hain zuzen ere, zapatuan, 13:00etan plazan egingo dute talde argazkia.

"Ahal duten pertsona guztiak etor daitezela plazara! Deialdia irekia da, eta talde argazki polita egin gurako genuke. Herri guztiak gonbidatu gura dugu", esan digute Oñatiko taldekoek.

Kopla kantari

Bestalde, atzo Santa Zezilia eguna zela aprobetxatuz, Bertso Eskolakoek egindako koplekin kantu saioa egin zuten plazan. Beste behin, Egunkaria auziko epaiketaren kontra agertu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak