Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oñatiko eguneko zentroan giro polita izan dute gaur goizean. Azkeneko lau urteetan egin duten moduan, aurten ere, Gabonetako jaialdia ospatu dute. Herriko trikitilarien bisita jaso dute, baita akordei-jotzaileena ere. Horiek jotako musikarekin Gabon kantak abesten jardun dute. Ondoren hamaiketakoa egin dute. Gizarte Zerbitzuetako teknikari Itxaro Leibarrek azaldu du helburua dela Gabon giroa eguneko zentrora ere eroatea, eta era berean eguneko zentroan adineko pertsonak dituzten familiak elkartzea.