Lau bikote horiek izan dira, kadete eta gazte mailan, Oñatiko Plazako txapelketa hasi zuten 46 bikoteetatik nabarmendu direnak. Baina, oraindik finalak geratzen dira, eguenean jokatuko dituzten finalak (19:00). Hala, Bergara izango da Debagoieneko taldeen artean finalean ordezkaritza izango duen herria, gainontzeko finalistak Tolosakoak, Hernanikoak eta Azpeitikoak izango direlako.