Egubakoitzeko bertso saioa Institutuan izango da, ez Santa Anan

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko maiatzaren 14a

Amets Arzallus izango da umorezko bertso saioko gai jartzailea eta beste zazpi bertsolari etorriko dira bertsotan egitera.

Egubakoitzean, maiatzak 16, umorezko bertso saioa egingo dute Institutoan, Unibertsitate ondoan. Amets Arzallus izango da gai jartzaiea eta beste zazpi bertsolari izango ditu ondoan: Andoni Egaña, Angel Mari Peñagarikano, Mañukorta, Iker Zubeldia, Julen Zelaieta, Joxe Munduate eta Xabier Zeberio.

Bertso saioa:

  • Eguna: Maiatzak 16, egubakoitza
  • Tokia: Institutua
  • Ordua: 22:30ean

Oñatiko bertso eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan sartzen da bertso saio hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak