Eguaztenetik ekainaren 8ra plazako aparkalekua itxita

Mireia Bikuña 2010eko maiatzaren 21a

Udaltzaingotik jakitera eman digutenez lehen barrakak eguaztenean helduko dira Oñatira, eta herrian egongo dira jaiak bukatu arte. Bien bitartean, autoak kiroldegiko lurrazpiko aparkalekuetan, osasun zentroko aparkalekuan edo Olaiturrin utz daitezke.

Barrakak merkeago

Bestalde, barraketako bidaiak iazko prezio berean salduko dituzte: 1,50 eurotan. Baina, egun baten, maiatzaren 29an, bidaiaren prezioa merkeagoa izango da. Egun horretan euro baten salduko dituzte txartelak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak