Egoitzatik Murgiara doan bidea gaur zabalduko dute

Mireia Bikuña 2009ko aza. 30a, 18:53
San Martin egoitzatik Murgia auzora doan errepidea gaur zabalduko dute, bederatzi hilabetez itxita egon ondoren –martxoaren 10ean itxi zuten–. Aurrerantzean beraz, Murgiako bizilagunek ez dute derrigorrean Berezaoko bidea erabili beharko etxera heltzeko, zaharren egoitzatik gora hartu ahalko dute.

Hamar metro asfaltatu barik

San Martin zubitik Murgiara doan errepidea osorik eraberritu dute, azken hamar metroak izan ezik. Horiek asfaltatu barik utzi dituzte. "San Martingo etxe libreen pareko errepide zati bat asfaltatu barik utzi dugu. Etxe horien eraikuntza geldi dago egun. Hortaz, hango urbanizazioa egiten dutenean asfaltatuko ditugu azken hamar metroak", esan digu udal zinegotzi Angel Biainek.

Sei metroko errepidea

Hainbat lan egin dituzte Murgiarako bidean: alde batetik, zubi berria egin dute, zabalagoa eta egonkorragoa; eta errepide hasieran, eskuinetara zeuden etxeak bota egin dituzte. Beste alde batetik, lurpeko azpiegituretako zerbitzuen instalazioak egin dituzte, bidearen profila zati handi batean aldatu egin dute-eta. Azkenik, bideak zituen malda ezberdinak parekatu egin dituzte.
San Martin zubitik zaharren egoitzaraino eskuin aldetik zabaldu dute bidea, eta handik gora, ezkerretik; alegia, babes ofizialeko etxeak eta etxe tasatuak egiten diharduten tokitik. Guztira, 12 metroko zabalera du bideak zatirik estuenetan. Hain zuzen ere, aparkalekurik egokitu ez duten tokietan. Autoendako errepidea sei metrokoa da. San Martin aldetik 1,50 metroko espaloia egin dute, eta beste aldetik, bi metroko espaloia eta 2,50 metroko bidegorria.

Torreauzotik madalenara

Bestalde, udal arduradunek esan digute laster zabalduko dutela Torreauzotik Madalenara doan bidea. Dagoeneko argiak eta eserlekuak ipini dituzte. Datozen astetan margolanak egin eta zuhaitzak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak