EGA ateratzeko ikastaroa egingo dute ekainean, uztailean eta irailean

Mireia Bikuña 2008ko ekainaren 12a

Udal Euskaltegiak hirugarren maila edo EGA agiria ateratzeko, 100 orduko ikastaroa antolatu du udarako. Hain zuzen, ekainaren 30etik uztailaren 18ra arte eta irailaren 8tik 19ra arte egingo dute, astelehenetik egubakoitzera emango dute, 08:00etatik 13:00etara.

Dagoeneko zabalik dago izenemate epea. Horren harira, bi bide daude izena emateko: alde batetik, 943- 78 24 96 telefonora dei daiteke; eta beste alde batetik, euskaltegi@oinati.net helbidera idatz daiteke. Matrikulazio epea ekainaren 20an bukatzen da, eta ikastaroa egitearren interesatuek 122,5 euro ordaindu beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak