EAJren 75 hautagai omenduko dituzte zapatuan

Mireia Bikuña 2009ko aza. 19a, 16:54

Azken 30 urtetan alkate, zinegotzi eta hauteskundeetara aurkeztutako guztiek oroigarria jasoko dute Joseba Egibarren eta Lourdes Idoiagaren eskutik. Ekitaldia 11:00etan egingo dute kultura etxean. Jarraian duzue omenaldia jasoko dutenen zerrenda.

Lehen udalbatza demokratikoa sortu zeneko 30. urteurrena bete dela-eta, 1979. urtetik Oñatiko udalbatza osatzeko hauteskunde zerrendatan hautagai izan diren guztiak omenduko ditu EAJk.

Amaitzeko, luntxa

Omenaldia 11:00etan hasiko dute kultura etxeko zinema-aretoan. Joseba Egibarrek eta Lourdes Idoiagak hitza hartuko dute, eta ondoren omendu guztiek, banan banan, euren oroigarria jasoko dute. Ondoren, argazki zaharrekin egindako muntaia ikusiko dute pantaila handian. Omenaldia bukatzeko luntxa egingo dute batzokian.

Lau alkate

1979. urtetik Oñatiko alkate guztiak EAJ alderdikoak izan dira. Hain zuzen ere, Eli Galdos 1979. urtetik 1991. urtera; Angel Iturbe, 1991. urtetik 2003. urtera; Andoni Gartzia 2003. urtetik 2006. urteko otsailera; eta Lourdes Idoiaga 2006ko otsailetik.

Omenduak

> Eli Galdos Zubia    
> Carlos Agirrebengoa Ormazabal
> Juan Altube Kortabarria
> Felix Errasti Arriaran
> Miguel Etxegoien ZIordia
> Inaxio Galdos Urzelai                   
> Fermin Guridi Elorza
> Jesus Mari Isasmendi Arregi
> Santi Kortabarria Guridi
> Angel Milikua Iartza
> Hilario Uriarte Ugarte   
> Carmelo Astigarraga Galfarsoro
> Regino Biain Guridi
> Sabina Igartua Odriozola
> Esteban Kerejeta Jausoro
> Paulina Kernstock Biain
> Luis Mari Madina Arrondo
> Sabino Telleria Arkauz
> Iñaki Zumalde Romero
> Jose Luis Irizar Baltzategi
> Pedro Arregi Zufiria
> Jose Antonio Gómez Pérez
> Santiago Guridi Aiastui
> Jose Inazio Urtzelai Untzurrunzaga
> Mari Tere Bengoa Zubia
> Jabier Galartza Arrazola
> Felix Lezeta Segurajauregi
> Kontxita Murgiondo Guridi
> Jose Palacín Bueso
> Angel Mari Iturbe Iartza
> Andoni Gartzia Urtatza
> Aitor Arregi Murgiondo
> Jose Mari Igartua Aranguren
> Agustin Beitia Elortza
> Luis Mari Alberdi Garitano
> Maria Isabel Biain Larrañaga
> Carmen Ituarte Elortza
> Amaia Madina Agirre
> Arrate Markiegi Areitio-Aurtena
> Bixente Urtatza Billar
> Rosario Agirre Iriarte
> Jesus Bikuña Arrazola
> Isidro Palacín Bueso
> Andoni Urkizu Urreta
> Maria Asun Villar Lizarazu
> Nagore Galdos Olazar
> Iker Jausoro Murgiondo
> Xabier Lazkoz Zabaleta
> Aitor Madina Agirre
> Javier Marquez Nogues
> Joseba Otalora Galdos
> Jose Mari Sobrino Bañares
> Angel Biain Peña
> Jose Fernández Frechilla
> Juan Mari Urtzelai Guridi
> Jose Antonio Urteaga Madinabeitia
> Ainhoa Galdos Olazar
> Amaia Altube Galdos
> Ana Mari Chacón Pacheco
> Juan Errasti Arriaran
> Beatriz Etxaniz Mendizabal
> Luis Anduaga Madinazkoitia
> Lourdes Idoiaga Urkia
> Maria Jose Etxegoien Arzuaga
> Maria Rosario Galdos Zubia
> Mikel Larrea Álava
> Bixente Untzurrunzaga Uribesalgo
> Mireia Arregi Markiegi
> Andoni Campos Ugarte
> Ainhoa Irizar Odriozola
> Mikel Iturrospe Gabilondo
> Nerea Altube Galdos
> Javier Baltzategi Maiztegi
> Mikel Gartzia UrtatzaI
> Lourdes Urtatza Astigarraga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak