EAJko legebiltzarrerako hautetsiak hauteskundeei buruz mintzatuko dira eguaztenean Santa Anan

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko otsailaren 23a

Ainhoa Galdos, Jose Luis Garitano eta Aitor Urrutia, EAJk legelbiltzarrerako aurkeztu dituen bailarako hiru hautetsiak egongo dira ekitaldian. Joseba Egibar ere izango da iluntzeko ekitaldian.

Martxoaren 1eko hauteskundeen garrantziaz hitz egingo dute Galdosek, Garitanok eta Urrutiak.

Ekitaldia Santa Ana antzokian izango da eguaztenean, otsailak 25, 18:00etan.

Hitzaldi horren ostean ekitaldia egingo du EAJk Oñatin bertan eta Joseba Egibar ekitaldi horretan egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak