EAJk eta EAk ez dute argitu elkarrekin gobernatuko duten edo ez

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko eka. 15a, 14:43
EAJk eta EAk, biek dute borondatea elkarrekin gobernatzeko datozen lau urtetan, baina ez batek ez besteak ez du oraindik esan hori horrela egingo dutenik. Eguenean, atzo, ziren azken bilera egitekoak. Orain arte, alde biek onartu dute azken urtetako balantzea positiboa izan dela eta aurrerantzean ere horrela jarraitzeko prest daudela.

"Esperientzia ona izan dugu eta agian horrela bukatuko dugu", esan du Lourdes Idoiagak. "Elkarlanean jarraitzeko borondatea dugu geuk ere", izan dira Ernesto Murgiondoren adierazpenak. 

EAE-ANV alderdiak eurei dagozkien eserlekuak ez hartzeko egindako enplazamenduaren aurrean, alde biek erantzun dute printzipioz, alderdiek hartu dutela erabakia eserlekuak hartzeko. Gerora begira, Lourdes Idoiagak aurreratu du forma aldetik posible ez den arren, Udala zabalik izango duela EAEk.

Oñati Ezkerretik koalizioak, ez du erabaki laugarren eserlekua hartu edo ez. Karmelo Perez de Almaraz zerrendaburuaren esanetan, eguenean, atzo, hartu behar zuten erabaki hori.

EAE udalean egoteko

EAE alderdiak gogoratu die alderdi horiei oraindik posible dela erabakia aldatu eta eserlekua ez hartzea, bai zapatu aurretik baita gero ere. "Erakutsi dezatela hauteskunde eguneko hautua errespetatzen dutela", esan du Marijo Altubek. EAEk Udalaren jarraipenarekin batera, auzoetako eta taldeetako ordezkariekin hitz eta lan egingo dutela gaineratu du EAEko zerrendaburuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak