EAE-ANVk gobernu hitzarmena proposatu du

Txomin Madina Milikua 2007ko eka. 28a, 10:25
Oñatiko Eusko Abertzale Ekintzak, udalbatzaren lehen osoko bilkurara begira, alderdien arteko gobernu hitzarmena proposatu du, hauteskundeetako emaitzak errespetatzea eta herriko elkarbizitza eta errespetua oinarri izango dituena.

Ekainaren 16ko inbestidura ekitaldiaren balorazioa egitean, hainbat aspektu aipatu dituzte Oñatiko Eusko Abertzale Ekintzakoek. Batetik, eskerrak eman nahi izan dizkiete plenora hurbildu ziren herritarrei, baina bestetik, Ertzaintza gogor kritikatu dute: pleno aurretik baimendutako elkarretaratzea oztopatzeko izan zuen jarrera salatu dute.

Plenoan bertan, alderdi jeltzaleak zinegotzi bati uko egin izana urrats positiboa dela uste dute, baina beste alderdien erabakia ez dute begi onez ikusten.

Hitzarmena

Bestalde, datorren plenora begira, alderdien arteko hitzarmen proposamena egiten dute EAEtik:

  • Hauteskundeetako emaitzak errespetatzeko konpromisoa hartzea,
  • herriko elkarbizitza eta errespetua oinarri izatea eta
  • Euskal Herriak bizi duen gatazka gainditzeko bide zibil eta politikoak erabiltzea
Horiek guztiak oinarri ikusten dituzte hitzarmen horretarako, eta programa akordio bat lortu nahi dute.

Alderdiei deia

Aurrera begira, Oñatiko EAE-ANVk deia egin die alderdi ezberdinei: EAJri 182.2 legea aplikatzea eskatu dio, hartu ez duen zinegotzi kargua Eusko Abertzale ekintzarentzat izan dadin, eta EA, PP eta Ezker Batua-Aralar-Zutik koalizioari, herriaren hitza eta borondatea errespetatzeko eskatu diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak