Lehen emanaldia Iñaki Alberdi eta Iñigo Aizpiolea akordeoilariek egingo dute. Bost pieza eskainiko dituzte. Jaialdi askotan parte hartu dute bikote moduan eta 1996. urtean Coleccion nº 8 Juventudes Musicales de España diskoa grabatu zuten.
Hari-laukotea
Hilaren 17an Ampurdako (Girona) Ganbara Orkestra izango da protagonista. Besteak beste, Chaikovskiren eta Sarasateren piezak eskainiko dituzte. Ganbara orkestraren errepertorioa musika barrokotik garaikidera doa, eta arreta berezia jartzen dute Kataluniako konpositoreen obretan. 1992. urtean musikako Sari nNazionala eskuratu zuten.
Idoan hari-laukotea igoko da oholtzara hilaren 24an. Maialen Rezabalek, Asier Arabaolatzak, Jon Larrazek eta Amaia Zipitriak osatzen dute laukotea. Laurak soka tresnen eta pianoaren eskola gorenetik datoz, eta soinu eta interpretazio teknika handiak lortu dituzte.
Azken kontzertua, hilaren 31n, Andeka Gorrotxategi tenoreak eta Josu Okiñena piano-jotzaileak egingo dute. Gorrotxategik Irungo Luis Mariano lehiaketa irabazi zuen 2007an. Okiñena Donostiako Orfeoiko kide izan da.