09:45ean hasita, lehenengo Unibertsitattzeko aukera egongo da, eta ondoren Gorpuzti jaiaren inguruko azalpenak emango dituzte, besteak beste, prozesioan parte hartzen duten pertsonaiak nola janzten diren ikusiko da Santa Ana antzokian. Bisita gidatua, 11:00etan bukatuko da, meza nagusia hasi aurretik. Interesatuek erreserba egin dezakete 943-78 34 53 telefonoan. Hiru euro ordaindu behar da bisita gidatua, eta 10 urte arteko neska-mutikoek doan parte hartuko dute.