Domekan egingo dute Gabonetako kontzertua parrokian

Mireia Bikuña 2008ko abenduaren 12a

Udal Musika Banda, Oñati Abesbatza, Parrokiako Koruak, Ganbara abesbatza; Txantxiku Ikastolako abesbatza eta Ganbara Txiki abesbatza Mikel Deuna parrokian elkartuko dira 19:00etan.

ontzertua hasteko, Iñazio Ibarrondok zuzentzen duen musika bandak bi pieza eskainiko ditu. Ondoren, Ganbara Txiki abesbatzaren txanda izango da. Aitor Biainen zuzendaritzapean Angelusa eta Zapata Txuria abestuko dituzte. Kontzertuaren bigarren zatian, talde guztiek elkarrekin abestuko dute musikarien laguntzarekin. Alde batetik, gabon kantak abestuko dituzte (besteak beste, Adeste Fideles eta Gauaren erdian). Beste alde batetik, Aita Madinaren Aita Gurea abestuko dute. Kontzertua bukatzeko euskal kantak abestuko dituzte guztiok batera; besteak beste, Guk euskaraz, Nere herriko neskatxa maite eta O, Peio, Peio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak