Domekan Aloñako Igoeran egingo duen eguraldiaren zain

Xabier Urtzelai 2009ko api. 23a, 19:16

Domekan egingo dute Aloñako 5. Igoera, eta dagoeneko antolatzaileak zerura begira egongo dira, eguraldi iragarpenek asmatuko ote duten edo ez galdezka. Antolatzaileek zapatuan ibilbidea markatu beharko dute, eta lan horretan iaz harrapatu zuten euri jasa berriro ere jasateko gertu egongo dira, baldin eta domekan euririk egiten ez badu.

Egia da eguraldi txarrak lasterketa baldintzatuko duela, bai malda gora, eta noski, baita malda bera ere. Korrikalariek Aloñako bidexkak eta goiko zelaiak lokaztuta aurkituko dituzte, eta oinez horrenbeste ez, baina korrika asko igartzen da hori. Gainera, jaitsiera berez gogorra bada ere –Zortzi kilometro baino gutxiago 1.000 metroko desnibela jaisteko–, bidea lokaztuta dagoela atletek kontu handiz ibili beharko dute. Eta bai, seguru eguraldiak ikusle kopurua ere baldintzatuko duela; hala ere, euria bada ere jende asko batuko da ibilbidean, korrikalariak bertatik bertara ikusteko. Domekako lasterketara begira 270 atletek eman dute izena, eta horietatik ibarreko 54 daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak