Oñatiko eskola Kirolak, Aloña Mendik eta Gipuzkoako Mendizale Federakundean antolatutako irteeran 8 eta 14 urte arteko neska-mutikoek parte hartuko dute. 09:00etan elkartuko dira herriko plazan. Eguraldi iragarpenei kasu eginez, eta batez ere, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzearren hasieran batean zehaztuta zuten ibilbidea bertan behera utzi dute.
Aldaketekin ibilbidea motzagoa izango da (8,5 kilometro) eta Oñatiko Garagaltza auzoan egingo dute. Hain zuzen ere, PR-GI 107 ibilaldia egingo dute.