Dollygans eta Joxely, beteranuen txapelketako finalean

Mireia Bikuña 2010eko maiatzaren 6a

Bi taldeek zapatuan 16:00etan jokatuko dute Herriko Futbol Txapelketako finala Azkoagainen, finalerdietan Zorrobero eta Sasquatch taldeak menderatu ondoren. Gainera, finala hasi aurretik, beteranuen txapelketako antolatzaileek omenaldi berezia egingo diote iazko ekainean hil zen Jose Luis Agirreri.

Final handia jokatu aurretik beste bi partidu jokatuko dituzte; hain zuzen ere, hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehia eta kopako finala. Lehen partiduan,  Sasquatchek eta Zorroberok jokatuko dute 13:00etan; eta bigarrenean, 14:30ean, Indar 85 eta Gaur Bai taldeak lehiatuko dira.

Finalak bukatu ondoren sari banaketa ekitaldia egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak