'Munduari begiratzeko' diskoaren aurkezpen kontzertua egingo dute Bidaurreta elizan 18:00etan. Kontzertuak bi zati izango ditu: lehenengoan, orkestraren laguntzarekin mundu osoko Gabon kantak eskainiko ditu Aitor Biainek zuzentzen duen abesbatzak. Zati horretan estreinatuko dute J. Elberdinen 'Gabon suitea'. Bigarren zatian berriz, diskoko abestiak kantatuko dituzte.