Diruz lagundutako informatika ikastaroak, otsailetik aurrera

Mireia Bikuña 2008ko urt. 21a, 11:22
Udal Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Merkataritza batzordeak, Ikas Hiru akademiarekin elkarlanean, hainbat informatika ikastaro iragartzen ditu datozen hilabeteetarako. Hala, une honetan zabalik dago izenemate epea Ikas Hiru akademian, 943 78 31 03 telefonoan, urtarrilaren 31 arte. Otsailean hasi eta apirilera arte emango diren ikastaroak Udalak, diruz lagunduko ditu; eta, astean bi egunetan emango dira. Era berean,

Ofimatika

Otsailean hasita lau ikastaro jarriko dira martxan. Hala, ofimatikako bi ikastaro emango dira: oinarrizko ikastaroa, eta sakontze mailakoa.
Oinarrizko ofimatika ikastaroan, Windows XP, Microsoft Word eta Excel landuko dira. Oinarrizko ikastaroaren matrikula 50 euro da. Era berean, oinarrizko ofimatika ezagutza duten eta formazioan sakondu nahi duten lagunendako, sakontze ikastaroa egingo da. Bertan, Word, Excel, Acces eta Powerpoint landuko dira. Ofimatikako bi ikastaroak 30 ordukoak izango dira, eta matrikula, 50 euro.

Software eta photoshop

Software libreari buruzko oinarrizko ikastaroa, erraza eta praktikoa izango da. Hala, doanekoa den software librea erabiliz, testuak idatzi, kalkuluak egin eta aurkezpenak prestatzen ikasteko aukera egongo da. Software libreko informatika ikastaroa 40 ordukoa izango da, eta matrikula 70 euro ordaindu behar da.
Sakontze mailako Photoshop ikastaroa da Udal Enplegu eta Teknologia departamentuak eskaintzen duen azkena. Irudi digitalen tratamendua lantzeko 30 orduko ikastaroa iragartzen da.

Beste ikastaro batzuk

Otsailean hasita emango diren ikastaroez gain, enplegu departamentuak aurrea begira beste batzuk aurreikusten dira: sortu eta editatu zure bideoak, etxeko sareak, ordenagailuen mantenu eta konponketa, segurtasuna eta biruskontrakkoak, internet, sakontze maila eta grabazioak. Ikastaro hauek apiriletik aurrera emango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak