Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Benineko Natitingou elizbarrutiko Pehounco herrian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea eraikitzeko diru bilketa egingo dute.Bihar, txistorra-jana solidarioa egingo dute plazan, Gobernuz Kanpoko Erakundeen elkartasun azokaren barruan. Txistorra pintxoa eta herriko hiru sagardo ekoizleen sagardoa jarri dituzte salgai. Domekan aldiz, Gabonetako kontzertuaren sarreran mahaiak jarriko dituzte proiekturen gaineko informazioa banatu eta diru bilketa egiteko.