Diru-laguntza jaso dute Bidaurretako mojek telebista saio bati esker

Arritxu Barruso 2007ko mai. 8a, 13:16
Oñatiko Bidaurretako Monasterioko mojek diru laguntza berezia jaso zuten atzo. Juanito Oiartzabal mendizalea ‘reality show’ batean parte hartzen ari da eta bere ordezkariak Oiartzabal defendatzeko egindako programetan irabazitako dirua Bidaurretako Monasteriora zuzendu du.

Vicente de Prado da bere izena, gasteiztarra da eta ofizioz futboleko epaile, baina bestelako gai batek ekarri du Oñatira, karitatezko lan batek hain zuzen ere.

Vicente De Prado Juanito Oiartzabalen lagun mina da. Oiartzabal Telecincoko Supervivientes programan parte hartzen ari da eta de Prado da bere ordezkaria eta mendizalea telesail honetan defendatzeko arduraduna. Saio horietan irabazitako dirua Oñatiko Bidaurretako Monasteriora zuzendu du De Pradok.

Gustura hartu dute oparia

Orain dela hilabete inguru Oñatira etorri eta eskean zebilen gizon bati Bidaurretako mojek nola lagundu zieten ikusita sortu zitzaien ideia. 1.000 euro inguruko oparia jaso dute mojek.

Hasiera batean txantxetako kontua zela uste zuten arren, klausurako mojek pozik hartu dute oparia.

Oñatiren irudia zabaldu

Oñatiko turismo bulegoa izan da bitartekari lanak egin dituena eta Vicente de Pradori eskerrak eman dizkiote Oñatiri egindako propagandagatik. Izan ere, programan bertan pare bat bider aipatu ditu Oñati eta Bidaurretako Monasterioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak