52.000 metro koadroko azalera du Urrutxuko zabortegiak eta badira zenbait urte itxita dagoela. Oñatiko Udaleko Hirigintza sailekoek esan digute, bertako zabor gehiena lur soberakinak direla, baina badirela toxikoak izan daitezkeen zenbait material ere. Zabortegiaren hustea ezinezkoa denez, iragazkaiztu edo inpermeabilizatu egingo dute. Zabortegiaren azpitik doan errekastoa ere desbideratu egingo dute, zabortegira urik sar ez dadin. Behin lanak esleituta, 8 hilabete izango ditu arduradunak lanok bukatzeko, eta beste urtebete izango da berme epe bezala.
Eraberritze proiektu honekin, lurraren gutxieneko kalitate maila lortu nahi da bertarako planteatuta dauden proiektuak aurrera eraman ahal izateko.