Denboraldi bikainarengatik oroigarria jaso zuten Aloñakoek

Mireia Bikuña 2010ko mai. 29a, 16:37
Ondo egindako lanak, behar bezalako aitorpena merezi du. Horixe jaso zuten Aloña Mendiko senior mailako saskibaloi taldekoek. Udal arduradunek harrera egin eta oroigarria eman zieten osoko bilkuren aretoan atzo. Datorren urtean lehen mailan jokatuko duten jokalariekin eta entrenatzaileekin batera, zuzendaritza batzordeko kideak, gazte mailako taldeko jokalariak eta senitartekoak egon ziren.

Kirol zinegotzi Andoni Gartziak hitza hartu eta hainbat datu azpimarratu zituen: "30 partidutik 26 irabazi dituzue, azken 17ak jarraian. 2.700 puntu egin dituzue... Duda barik, txapeldunen zenbakiak dira". Era berean, Santurtziren kontra Zubikoan jokatutako partidua gogorarazi zuen (108-103 irabazi zuen Aloñak, luzapenean), eta Zubikoan jokatu den "inoizko partidurik onena" izan zela esan zuen.

"Historikoa da"

Ondoren hitza hartu zuen saskibaloi saileko presidente Jose Luis Campok. Taldeko kide guztiei eskerrak eman zizkien egindako lanarengatik, eta egin dutena "historikoa" dela gogorarazi zien.
Azkenik, Xabi Igartua entrenatzailea zuzendu zitzaien osoko bilkuran zeudenei. "Oso pozik nago. Liga oso gaizki hasi genuen (Santurtzin galdu zuten), baina talde bat garela erakutsi dugu, kantxa barruan eta kantxatik kanpo", esan zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak