Denbora mugatuko zazpi aparkaleku kiroldegian

Mireia Bikuña 2007ko urriaren 1a

Zubikoa kiroldegiko eraikuntza berriaren aurrean egokitu diren zazpi aparkalekuak, denbora mugatukoak dira.

Aipatu aparkalekuak, kiroldegiko lurrazpiko aparkalekutik irteteko oinezkoendako egokitu den irteera puntuaren aldamenean daude.

Gehienez, bost minutu

Duela egun gutxi jarritako zutabe bertikalek adierazten dute, bereziki, Txantxiku Ikastolara, haurrak utzi edo hartzera doazenendako egokitutako zazpi plaza horietan, gehienez, bost minutuz utzi daitekeela autoa, goizeko zazpiak eta erdietatik, arratsaldeko zazpiak eta erdietara. Hala, egonaldi luzeagoa egiten duten autoek, lurrazpiko aparkalekua erabiltzeko aukera dute. Dagoeneko, udaltzainek jarri dituzten lehenengo isunak.

Ordenantza

Aurreko asteko Osoko Bilkuran onartu zuen Udalak, kiroldegiko eta Kalegoieneko udal aparkalekuen erabilpena arautuko duen ordenantza. Hala, jaiak bukatuta, lehen ordu erdia doakoa izatea adostu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak