Denbora mugatuko hiru aparkaleku, postetxearen aurrean

Mireia Bikuña 2007ko urriaren 4a

Hamar minutuz utzi daiteke autoa bertan, posta bulegoak duen arreta zerbitzuaren ordutegian: goizeko zortziak eta erdietatik, arratsaldeko ordu biak eta erdietara. Udalak erabakia hartuta duen arren, marrak margotu eta seinalea jartzen falta da oraindik.

Erabakia, Oñatiko Guardia Zibilak, haren egoitzaren aurrean ez aparkatzeko luzatu duen debekuaren haritik hartu da. Aparkatzeko debeku hori, abuztuaren 24an, Durangoko Guardia Zibilaren egoitzaren aurka egindako atentatuaren ondoren hartu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak