Dena prest 'ErRockaldeko' jaiak ospatzeko

Maider Arregi 2010eko maiatzaren 17a

Barikuan hasita eta aste bukaeran, Errekalde auzoko jaiak ospatuko dituzte. Egitarau zabala prestatu dute eta barikuan, urtero moduan, kontzertu 'potentea' izango da nagusi: Kañeria 13 (Arrasate), The Lurkers (Britainia Handia), 999 (Britainia Handia), Golpe de Estado eta Bitz (Oñati). Jarraian duzue hiru eguneko jai egitarau zabala:

Maiatzak 21, Ostirala
19:00 Jaiei hasiera emateko etxafluego jaurtiketa
19:00 Auzoan zehar txorimalo eta buruhandiak
19:30 Jai-gunean sagardo eta txorixo dastaketa
20:00 Garagardo festa
21:00 Kontzertua
KAÑERIA 13 (Arrasate)  
THE LURKERS (England)
999 (England)
GOLPE DE ESTADO (Oñati)
BITZ (Oñati)
 
Maiatzak 22, Zapatua
9:30 Etxafuego jaurtiketa
10:00 4x4 Auto trabesia
11:00 3x3 Saskibaloi txapelketa
16:00 MUS txapelketa (Urbia tabernako arkupetan)
16:00 Errekaldeko jaixetako I. Motor Topaketa
17:00 Haurrentzako txotxongilo ikuskizuna
HIRU LUMA
19:00 Herriko taldeen kontzertua
ASFIKSIA
GALDU ARTE
22:00 Antzerkia (Ikusi Makusi Pake-Lekuko antzerki taldea)
EL JARDÍN DE LA ALEGRÍA
 
Maiatzak 23, Igandea
10:00 etxafuego jaurtiketa
11:00 Parrokian meza auzoko hildakoen alde
12:00 Errekaldeko I. GOITIBEHERA JAITSIERA
13:00 Dantza ikuskizuna OÑATZ taldearekin
14:30 Auzo bazkaria
17:30 Errekaldeko bideoaren aurkezpena (Urbia tabernan)
19:00 Bertsorradak (Oñatiko Bertso eskolaren eskutik)
20:30 GANBARA TXIKI abesbatzaren saioa
00:00 Jaiei amaiera emateko etxafuego jaurtiketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak