Oñatz Dantza Taldekoek datorren urteko Aratusteak prestatzen hasteko deialdia egin dute. Oraindik ez dute pentsatu ze dantza egin, aurretik zenbat herritarrek parte hartuko duten jakin gura dute-eta. Entseguak azaroaren 25ean hasiko dituzte Oñatzek Errekalde auzoan duen lokalean. Ondoren, eguaztenero eta zapatuero bilduko dira, 20:00etan eta 12:00etan, hurrenez hurren.
Datozen astetan entseatuko dituzten koreografiak otsailaren 13an aterako dituzte kalera.
140 lagun
2009ko Aratuste-zapatuan 140 lagun irten ziren kalera Lantzeko inauterietako dantzekin eta polkekin. Kalerik kale ibili ziren herritarren txalo artean. Aratuste-domekan, aldiz, Oñatzeko kideek bakarrik, Luzaideko dantzak eskaini zituzten plazan.