Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udal Gizarte Zerbitzuek antolatuta defentsa pertsonaleko ikastaroa egingo dute emakumeendako kiroldegian. Maiatzaren 16an eta 23an egingo dute 10:00etatik 13:00etara. Ikastaroa doan egingo dute eta plaza mugatuak dira. Interesatuek 943 03 77 00 telefonora dei dezakete. Besteak beste, lapurreta edo eraso egoeratan erabili daitezkeen oinarrizko teknikak landuko dituzte.