Datorren agintaldian ere elkarlanean aritzeko gertu dagoela esan du EAk

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko mai. 10a, 18:19
Plazako aparkalekua kentzea eta anbulatorioko zerbitzua indartzea dira EAk dituen asmoetako bi.

Datozen lau urtetarako EAk dituen asmoak azaldu zituen prentsa aurrean Ernesto Murgiondo alkategaiak. Iñaki Galdos aldun nagusirako hautagaia eta EAko zerrenda osatzen duten beste hautagaiek izan zituen ondoan.

Plazako aparkalekua kendu
Datorren legegintzaldian egiteko asmoen artean, plazako aparkalekua kentzea da bat. "Kiroldegiko aparkaleku berriak arnasa hartzen lagunduko dio plazako guneari. Horregatik, proposatzen dugu plazako aparkalekua kendu eta gune horretan ume eta gazteendako parke edo jolaslekua egin", argitu zuen Ernesto Murgiondok. Horrez gain, beste asmo hauek ere baditu EAk, besteak beste: "anbulatorioan gaueko eta asteburuko zerbitzua jartzea eta pediatria zerbitzua sendotzea; kanposantuko bidea eta horma konpontzea; futbol zelai berria Ibarran egitea eta San Lorentzoko kirol gunea berreskuratzea; Sandaili eta Araotz zaintzea; bidegorriaren proiektua egitea eta Santa Anako zinema ekipoa hobetzea".

Gazteak eta esperientziadunak
Iñaki Galdosek, bestalde, Oñatiko EAren zerrenda gaztea eta esperientziaduna azpimarratu zuen eta EAk Oñatin hiru ezaugarri hauek dituela esan zuen: "Ernestok orain arte egindako lana, beste alderdiekin batera egindako elkarlana eta Oñatik izan behar duen ibar-kontzientzia, Debagoienako parte da Oñati".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak