Ekainean eta irailean gogotik entseatu ondoren, haur danborradan parte hartuko duten ume guztiak Santa Marina plazatik irtengo dira 18:00etan, eta kalerik kale ibiliko dira Udal Musika Bandaren laguntzarekin. Danborrada bukatu ondoren txorimaloak irtengo dira.
Haurren eguna
Domekan aldiz, Haur Dantzarien Eguna ospatuko dute. Oñatzeko dantzariekin batera, Txikitxu, Urratz, Ibai Ega, Beti Jai-Alai, Elai-Alai, Oinarin, Aratz, Korosti, Lore Gazteak eta Mollarri taldetako dantzariek parte hartuko dute. 10:00etan Otadui Zuhaiztian elkartuko dira. 12:00etan alkate txikiaren agurra jasoko dute plazan. Bazkaldu ondoren alardea egingo dute plazan, 17:00etan. Ondoren, txorimaloak eta erraldoiak irtengo dira.