Danborrero eta dantzarien izen ematea

Maider Arregi 2007ko uztailaren 25a

San Migel jaietan burutzen den danborrada nagusian dantzari edo danborrero moduan irten nahi dutenak zabalik dute dagoeneko epea. Interesatuak abuztuaren 31a baino lehen eman beharko dute izena kultura etxean edo Gaztelekuko informazio bulegoan.

Izena eman duten guztien artean zozketa egingo da irailaren 3an, Errekaldeko lokaletan, 19:30ean. Agertzen ez den taldea ez da zozketan sartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak