Nagusien danborradako entseguak berrikuntza batekin hasiko dituzte

Maider Arregi 2009ko ira. 8a, 12:11
Gaur hilaren 8an, umeen eta nagusien danborradako entseguak egingo dira Errekalden. Danborra joko duten gaztetxoek, 19:00etatik 20:00etara dute hitzordua eta nagusiek, berriz, 20:00etatik 21:00etara. Aurten gainera, bada nobedade bat Nagusien danborradan: "Larraingain" izeneko abestia joko dute. Hala, antolatzaileek, danborra joko duten denei entseguetara joateko deia egin die.

Umeen danborradako entseguak

Guztira, lau entsegu egingo dituzte umeen danborradako danbor jotzaileek.  Gaur hasiko dira,  eta hilaren 10, 15 eta 17an ere entseguak izango dituzte Errekalden, 19:00etatik 20:00era bitartean.  Bandera eraman behar dutenek, berriz, irailaren 15 eta 17an izango dituzte entseguak.

Nagusien danborradako entseguak

Nagusiendako danborradako entseguak ere gaur hasiko dira, eta hilaren 10, 15,  17, 22 eta 24an ere entseguak izango dituzte Errekalden, 20:00etatik 21:00era bitartean. Dantzarienak, berriz, datorren astean hasiko dira; hilaren 14, 16, 21, 23 eta 24an egingo dituzte, 20:00etatik 21:00etara bitartean.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak