Oporren bueltan, irailean hasiko dituzte bi danborradetarako entseguak. Haurren danborradako entseguak egingo dituzte irailaren 1ean, 3an, 8an, 10ean, 15ean eta 17an, 19:00etatik 20:00etara arte. Irailaren 19an egingo dute danborradarako erropen banaketa irailaren 1ean, 3an, 8an, 10ean eta 15ean egingo dute.
Bestalde, nagusien danborradako dantzarien entseguak irailaren 2an, 7an, 14an, 16an, 21ean, 23an eta 24an egingo dituzte 20:00etatik 21:00etara. Danbor-joleek aldiz, irailaren 3an, 8an, 10ean, 15ean, 17an, 22an eta 24ean egingo dituzte entseguak ordu berean.