Leire Fernandez eguenean joan zen kobazuloa bisitatzera. Baina, ezin izan zen sartu, egun horretako sarrerak agortuta zeuden-eta. Bisita gidatuendako txandarik ez zen geratzen. Hala, egubakoitzerako sarrerak erreserbatzea erabaki zuen.
Egubakoitzean sarrerak hartzera joan zenean, 20.000 bisitaria zela jakinarazi zioten. Sarrera bat eta Arrikrutzeko Harribitxia izeneko bonboi kaxa bat oparitu zioten Fernandezi.
Ikusitakoa gustuko izan duela aipatu du oñatiarrak. Horren harira, debagoiendarrek nahiz kanpotarrek ikusi beharreko tokia dela uste du.