Corpus jaien gaineko 'Patroiarekin dantzan' DVDa kalean da

Goiena 2010ko eka. 4a, 15:50
Oñatin corpus jaia ospatzeko bezperetan, atzo arratsaldean 'Patroiarekin dantzan' izeneko dokumentala aurkeztu zuten, herriko kultur etxeko zine aretoan. Kepa Aranburuk eta Aitor Perosterenak egindako lanak oñatiarrek Corpus eguna nola ospatzen duten azaltzen du.

Asteburu honetan ospatzen dute oñatiarrek Gorpuzti jaia, eta hori aprobetxatuz, 2008. urtean grabatutako Patroiarekin dantzan izeneko dokumentala aurkeztu zuten atzo herriko kultur etxean. Ia ordubete irauten duen ikus-entzunezko lan honetan, Oñatin Corpus eguna nola ospatzen duten erakusten da. Tradizioa, kultura, errito erlijiosoak eta jai giroa nahasten ditu ospakizun honek urtero, eta horixe da dokumental horretan ikus daitekeena. 

Elkarteen laguntza

Kepa Aranburu eta Aitor Perosterena oñatiarrak dira dokumentalaren zuzendari eta ekoizleak. Hori bai, lana aurrera eramateko, Oñatiko elkarteen eta Oñatz dantza taldearen laguntza izan dute. Egileen ustez, ez da erraza izan, baina azkenean lortu dute tradizioz betetako jai hau ordubetean laburtzea.

Corpusetan salgai

Asteburuan, Gorpuzti ospakizunarekin batera, nahi duenak dokumentala DVD formatuan erosteko aukera izango du 10 euroren truke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak