Prozesioko irudiak Parrokiara eraman eta Meza Nagusia hasi zen. Bitartean, Santa Ana aretoan San Migel, Kristo eta apostoluak jantzi zituzten.
12:00etan prozesioa hasi zen. Bertan, besteak beste, dantzariak, txistulariak, bandakoak, aingerutxoak eta lehen jaunartzea egin dutenak joan ziren. Eta nola ez, San Migel, apostoluak eta Kristok ez zuten hutsik egin.
Aurten San Migeli bizia Fernando Diazek eman dio. 2004tik 2006ra bitartean ere, hartu zuen ardura hori Diazek.