Ekainean bisitari gehien
Bisitariek bi bide aukeratu dituzte erakusketa ikusteko: 2.824 lagunek norbere kontura egin zuten; eta gainerako 2.853ak Turismo Bulegoak antolatutako bisita gidatuetan. Ekainean egon ziren bisitari gehien ; hain zuzen ere, 2.592 pertsona. Uztailean 314; abuztuan 629; irailean 1.270 eta urrian 982.
Udal Kultura sailak, Garapen eta Turismo Agentziak eta Sakramentu Santuaren Anaidiak antolatu dute Corpus eguneko erakusketa, Kutxa eta Ulmaren laguntzarekin.