Hain zuzen ere, urri bukaera arte egongo dira ikusgai 40 argazkiak. Besteak beste, lehiaketa irabazi zuen eta Carlos Romero ondarrutarrak egin zuen Sufrimiento izeneko argazkia. Era berean, ikusgai daude bigarren eta hirugarren tokietan sailkatu ziren, Jokin Astigarraga oñatiarrak eta Iñaki Barace donostiarrak egindako argazkiak.