Harrera-familiek ostatua eta gosaria eman beharko diete, bazkariak eta afariak taldeko gainerako kideekin egingo dituzte-eta.
Gainera, Chateaubernardeko bisitariak hartzen dituzten familiek, lehentasuna izango dute urriaren 9tik 11ra Frantziara egingo duten itzulerako bisitan parte hartzeko.
Askotariko ekitaldiak
Bi herrien arteko anaitzearen urtemuga ospatzeko askotariko ekitaldiak antolatu dituzte. Besteak beste, Oñati Abesbatzak Chateuabernard-eko erdi aroko azokan parte hartuko dut maiatzaren 15etik 17ra. Gainera, Aloñako infantil mailako futbol taldeek nazioarteko txapelketan parte hartuko du Frantzian maiatzeko azkeneko aste bukaeran.
Dena den, ekitaldi nagusian uztailaren 3tik 5era egingo dituzte. Arrikurutzera bisita egingo dute, eta uztailaren 4an anaitze hitzarmena berretsiko dute bi herrietako udal ordezkariek.