CEUReko langileek manifestazioa egingo dute gaur 19:00etan

Mireia Bikuña 2009ko mar. 12a, 10:38
Lantegia itxi dutela salatzeko manifestazioa egingo dute CEUReko langileek. Hain zuzen ere, plazan elkartuko dira euren egoeraren berri emateko.

Azken asteotan nominak kobratzen jarraitu dute, lantegian sartzen utzi ez dieten-arren. Langileek ez dute ulertzen diru arazoak dituen enpresa izanda ere, nominak nola ordaintzen dituen.

Bestalde diote, enpresa irailetik dagoela lege konkurtsalen murgilduta, eta "zergatia jakin gabe" jarraitzen dutela. Lan falta omen zen enpresak emandako arrazia, bana langileek salatzen dute enpresako gerentea eta komertzial lanak egiten dituena, ez dela lan bila irten iazko martxotik. Era berean, lana beste enpresa batzuetara desbideratu dutela diote langileek: "Bi bainu lineak hustu arazi ziguten; baina, Eskoriatzako MIRVAT enpresara bidali dituzte piezak. Gainera, Elgetako Troquesa enpresan zumitzak (fleje) dituzte CEURendako gordeta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak