Cegasako langileek onartu egin dute enpresak proposatutako lan erregulazio espedientea

Atzo, barikua, egin zuten bozketa eta etzi, astelehena, sinatuko dute akordioa. Kaleratzea hitzartu duten langileei eta aurrejubilazioa hartzen dutenei eragingo die.

<!-- /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Times; mso-ansi-language:EU;} p.MsoBodyText, li.MsoBodyText, div.MsoBodyText {margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:14.0pt; font-family:Times; mso-ansi-language:EU;} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} -->

Pilak ekoizten dituen enpresak Gasteizen duen lantegiko langileek esku hartu zuten atzoko bozketan, langile kopuru osoaren erdiak baino  gutxiagok. Zuzendaritzaren proposamenak aldeko 128 boto jaso zituen eta kontrako 23. Kaleratzea hitzartu dutenei eta aurrejubilazioa hartzen dutenei eragingo die eta, orain arte, 125 langilek eman dute izena akordiora batzeko. Asteleheneko 10:00ak arte, zabalik egongo da zerrendan sartzeko epea.

 

Baldintzak

 

Hitzartutako kaleratzeen kasuan, lan egindako urte bakoitzeko, 45 eguneko soldata jasoko dute, gehienera 120 mila euro. Era berean, langile horiek aukera izango dute soldata baxuagoa jaso eta beste lan bat topatzen lagunduko dien aholkularitza zerbitzua izateko.

 

Aurrejubilazioa hartzen dutenek 55 urte izan beharko dituzte gutxienez. 61 urtera arte, langabezian egotearren izango dituzten diru sarrerak osatzeko konpromisoa hartu du enpresak, soldataren %90era ailegatu arte.

 

Egun, Cegasa Gasteizen dituen 360 langileetatik 203ri eragiten dien lan erregulazio espediente batean dago murgilduta eta egoera horretan jarraituko du urtea bukatu arte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.