Version:1.0 StartHTML:0000000105 EndHTML:0000004497 StartFragment:0000002135 EndFragment:0000004461
<!-- /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Times; mso-ansi-language:EU;} p.MsoBodyText, li.MsoBodyText, div.MsoBodyText {margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:14.0pt; font-family:Times; mso-ansi-language:EU;} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} -->
Pilak ekoizten dituen enpresak Gasteizen duen lantegiko langileek esku hartu zuten atzoko bozketan, langile kopuru osoaren erdiak baino gutxiagok. Zuzendaritzaren proposamenak aldeko 128 boto jaso zituen eta kontrako 23. Kaleratzea hitzartu dutenei eta aurrejubilazioa hartzen dutenei eragingo die eta, orain arte, 125 langilek eman dute izena akordiora batzeko. Asteleheneko 10:00ak arte, zabalik egongo da zerrendan sartzeko epea.
Baldintzak
Hitzartutako kaleratzeen kasuan, lan egindako urte bakoitzeko, 45 eguneko soldata jasoko dute, gehienera 120 mila euro. Era berean, langile horiek aukera izango dute soldata baxuagoa jaso eta beste lan bat topatzen lagunduko dien aholkularitza zerbitzua izateko.
Aurrejubilazioa hartzen dutenek 55 urte izan beharko dituzte gutxienez. 61 urtera arte, langabezian egotearren izango dituzten diru sarrerak osatzeko konpromisoa hartu du enpresak, soldataren %90era ailegatu arte.
Astelehenean egingo dute bilera enpresak eta batzordeak, akordioa sinatzeko.
Egun, Cegasa Gasteizen dituen 360 langileetatik 203ri eragiten dien lan erregulazio espediente batean dago murgilduta eta egoera horretan jarraituko du urtea bukatu arte.