Bestalde, duela astebete zabaldu zuten Guardia Zibilaren garita parean dagoen sarrera-irteera errepidea. Arrasate aldetik datozenek eta herri barrura sartu gura dutenek –unibertsitatera edo kiroldegira – Ulma parean dagoen sarrera erabil dezakete.
berdin izaten da gehienetan
Apirilean hasi zituzten postetxe inguruko urbanizazio lanak. Kanposanturako bidearen hasierako biribilgunea egin ondoren, autobus geltokia lekuz aldatuko dute; hain zuzen ere, postetxearen aurrealdean jarriko dute. Alboan komunak jarriko dituzte. Bestalde, Guardia Zibilaren kuartelaren aurreko gunean parkea eta jolas-lekua jarriko dituzte. Gainera, Ibarra aldera doan bidegorria pasako da bertatik.
Lanok Madrilgo Gobernuak emandako 720.000 euroekin egiten dihardute.